Eraso fisiko, psikiko eta psikologiko guztiak dira, hala nola biktimen gorputzean egindako kolpeak, kontusioak, bultzadak, zaplastakoak, harramazkak eta antzekoak eta irainak, mehatxuak, laidoak, isekak eta beste antzeko eraso psikiko eta/edo psikologikoak eta emozionalak. Tratu txar fisiko edo psikikoak dakartzaten jarrera guztiak legez zigortuta daude. Hainbat zigor-mota daude (presoaldia askotan, asteburuko atzipenaldia eta abar) eta iraupena gertaeren larritasunaren araberakoa da. Tratu txarrak toki askotan ematen dira, lanean, etxean, eskolan... nik pertsona bati eskolan gertatu zitzaionataz hitz egingo dut.
Hamalau urteko ikasle batek bere buruaz beste egin zuen. Antza denez, Jokinek, zenbait ikaskideren eraso sikologikoak eta fisikoak jasan zituen, eta okerrena omen da gurasoek eta ikasleek ez zekitela zehazki gertatzen ari zitzaiona.
Zenbait komunikabidek, familiaren mina kontutan hartu gabe, beti bezala, oso trataera desegokia eman diote gertaerari. Ezin da onartu portaera hau; batzuek ikus-entzuleak lortzea eta egunkariak saltzea baino ez dutela nahi iruditzen zaigu.
Entzun eta irakurri dugunez, eraso sikologikoak eta fisikoak pentsatzen genuena baino ugariagoak dira gure eskoletako ikasleen artean!!
picasa
Hace 17 años

